2023/02/08

Lampr3a hirukoak "KŒ" abestiaren bideoklipa plazaratu du

Gipuzkoako Lampr3a prog metal taldeak ESnSE diskoko beste abesti bat aurreratu du: . Zuri-beltzeko bideoklip batekin plazaratu dute. Shining taldeko Jørgen Munkeby musikariak aberastu du kanta.

Martxoaren 31n kaleratuko dute estreinako zortzi abestiz osaturiko diskoa, Art Gates Records zigiluaren bidez. Ingalaterrako Middle Farm Studios-etan grabatu dute, eta Sebastian Sendon arduratu da nahasketaz eta masterizazioaz. Aldiz, Julen Cristti artistak egin du azala.

01. MAGLA (Angel Vivaldi & Frank Huncho)
02. ROCD (Adhara Ausserladscheider & Eöl)
03. EVOLVE
04. KəMFəRT (Adhara Ausserladscheider)
05. XXIV // VII (Stephen Taranto)
06. KŒ (Jørgen Munkeby)
07. EVØKE
08. ESnSE (Adhara Ausserladscheider & Eöl)

EVØKE izan zen aurreneko singlea, eta hau ere bideoklip batekin aurkeztu zuten:

Lampr3a hiru musikarik osatzen dute: Borja Mintegiaga (gitarra), Mikel Gomez (bateria) eta J. I. Izagirre (baxua).

Hurrengo kontzertuak