2024/04/04

Lampr3a hirukoak nahasmendu obsesibo-konpultsiboa irudikatu du

Gipuzkoako Lampr3a prog metal bandak ESnSE diskoa eguneratu du ROCD abestiaren bideokliparekin. Duela urtebete pasa kaleratu zuten iraupen luzeko lehen lana, 2023ko martxoaren 31n, baina taula gainean aurkezten jarraitzen dute.

Bideo abstraktu eta deigarria Adrian Pereak zuzendu du Ivan Sokoloven laguntzarekin. ROCD siglek relationship obsessive compulsive disorder gaitzari egiten diote erreferentzia. Euskaraz nahasmendu obsesibo-konpultsibo gisa da ezaguna.

Ingalaterrako Middle Farm Studios-etan grabatu zuten diskoa, eta Sebastian Sendon arduratu zen nahasketaz eta masterizazioaz.

Beste hiru abestiren bideoklipak ere plazaratu dituzte azken hilabeteotan:

Lampr3a - MAGLA

Lampr3a - KŒ

Lampr3a - EVØKE

Andorrako Persefone taldearen kontzertu bira europarrean parte hartu dute otsailean eta martxoan, eta emanaldi gehiago iragarri dituzte. Esaterako, abuztuaren 4an The Omnific australiarrekin batera ariko dira Portugaleteko Groove aretoan.

Iazko ekainean Lampr3a hirukoa elkarrizketatu genuen, eta hemen irakur dezakezue.

Hurrengo kontzertuak