2022/10/19

Lampr3a taldeak 2023ko martxoan argitaratuko disko berria

Gipuzkoako Lampr3a prog metal hirukoak Art Gates Records zigilu espainiarrarekin sinatu du. Horrela, 2023ko martxoaren 31n plazaratuko dute iraupen luzeko estreinako diskoa. Iaz grabatu zuten Ingalaterrako Middle Farm Studios-etan.

Pasa den otsailaren 22an 22:22 singlea aurkeztu zuten, baina ez dute lan berrian sartuko.

Aitortu zutenez, inflexio puntu bat izan zen hirukoarentzat, eta aro berri bati hasiera eman zion. Hirukoak honela aurkeztu zuen abestia eta bideoklipa: "Buruko gaitza duen eta zerbait sentitu nahi duen emakume baten bizitzako azken eguna kontatzen du. Esan dezagun, denbora asko daramala hilda bizitzen, eta hainbat bizigarrirekin saiatu arren, ez du lortzen. 22:22 sinboloak adierazten du bere ordua iritsi dela".

Lampr3a osatzen duten hiru musikariak ondorengoak dira: Borja Mintegiaga (gitarra), J. I. Izagirre (baxua) eta Mikel Gomez (bateria).

Hurrengo kontzertuak