2018/04/13

Lappa bandak "Polisemian" lehen diskoa aterako du hilabete bukaeran

Urnietako Lappa taldeak pop eta metal doinuak nahastea gustuko du. Umorea eta seriotasuna bezala. Hilabete bukaeran Polisemian lehendabiziko diskoa kaleratuko dute, eta azala ikusgai duzue Argitalpenak atalean. Horrekin batera, apirilaren 27an aurkezpen kontzertua egingo dute beraien herriko Sarobe aretoan, 21:30ean. Physis Versus Nomos taldearekin batera ariko dira. 

Hiru kidez osaturiko bandak horrela azaldu du beraien sorrera eta ibilbidea:

Bi Enekok modu informalean eraturiko taldea da 2010 urte inguruan. Pixkanaka abestiak konposatzen hasi ginen, lokaleko lagunak dibertitzearren. Geldiune luze baten ostean, abesti mordo bat genituela ikusita (denak umore eta ironiaz jorratuak), 2016ean berriro elkartu eta lehen kontzertua eman genuen. 2017 urte hasieran, maketa grabatzeari ekin genion. Une horretan Endika gehitu zen, Lappa hirukotea bilakatuz. Hortik aurrera entseatzen eta zuzeneko ekitaldietan ibili gara. 2018an estudiora bueltatu gara gure lehen lan luzea grabatzera. Oraingoan, abestiak luzeagoak dira, heldutasuna nabaritzen zaielarik; bai letretan eta baita musikan ere.

Basoa kantuaren bideoklipa aurkeztu dute, aurrerapen modura:

Hurrengo kontzertuak