2023/12/12

Lebenback: 'Fanatic' diskoa plazaratu du Kepa Hernandezek

Santurtziko Kepa Hernandez musikariaren bakarkako proiektua da Lebenback. Abendua hasieran argitaratu eta aurkeztu zuen Fanatic bigarren diskoa. Beste behin ere, hard rock eta heavy metal melodikoa nahastu ditu lan berrian. Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu du diskoa.

01. Embrace the Fire
02. The Fear
03. Godstar
04. Salvation Is Awaiting You
05. Back to Leben
06. Even If Im Lost in Nowhere
07. Don't Hear the Noise
08. Welcome to Ego Land
09. If I Fall All the World Falls with Me

Hurbileko musikari eta lagunak izan ditu alboan diskoa osatzeko. Horren erakusle da Salvation Is Awaiting You abestia. Musikari hauek parte hartu dute: Raul Serrano (ahotsa), Leire Tejada (ahotsa), Pedro J. Monge (gitarra), Sergio Pereira (gitarra) eta Diego Zapatero (teklatuak).

Bideoklipa jarraian ikus dezakezue:

Hurrengo kontzertuak