2024/02/18

Lee Kore taldeak '1312' lehen singlea estreinatu du

Oñatiko Lee Kore hardcore/metal bandak Maitasuna Ta Askatasuna lehendabiziko diskoa kaleratuko du aurten. Aurrerapen gisara, 1312 abestiaren bideoklipa estreinatu dute.

Iazko udan sei kanta grabatu zituzten Asuako Chromaticity Studios-etan, eta datorren asteburuan beste hiru grabatuko dituzte.

Broken Legacy taldeko bi kideren proiektu paraleloa da Lee Kore.

Hurrengo kontzertuak