2023/06/01

Legacy Of The Seas banda aurrera begira jarri da

Donostiako Legacy Of The Seas epic power metal taldeak aldaketa batzuk izan ditu azken hilabeteotan. Batetik, izena aldatzea erabaki zuten maiatza hasieran –Legacy ziren ordura arte–. Eta, bestetik, laukotea egonkortu dute ondorengo musikariekin: Laura (ahotsa), Julen (teklatua), Alex (gitarra eta baxua) eta Juanpe (bateria).

Otsailean Eternidad bi abestiz osaturiko maketa digitala sareratu zuten Legacy izenpean. Ordea, EP gisa berrargitaratuko dute ekainaren 8an, izen berriarekin eta eduki gehiagorekin. RedDragon Artwork diseinatzaileak egindako azala eta abesti zerrenda jarraian ikus dezakezue:

01. Zarcanás, el visigodo
02. Ragnarok    
03. The Forest of the Visigoth
04. Zarcanás, el visigodo (ft. Loi Merino)
05. Ragnarok (ft. Loi Merino)

Hain zuzen ere, abeslari berriarekin grabaturiko kantetako bat estreinatu dute: The Forest of the Visigoth.

Legacy Of The Seas 2010ean sortu zen Legacy izenarekin, lagunartean fantasiazko gaiak power metalarekin, metal sinfonikoarekin eta folkarekin uztartzeko. Askotariko oztopoak izan zituzten taldearekin aurrera egiteko (ikasketak, atzerriko egonaldiak eta bi kideren heriotza), eta hiru arotan bereizi behar da euren ibilbidea: 2010etik 2014ra, 2016tik 2017ra eta 2020etik gaur egun arte.

Hurrengo kontzertuak