2019/10/24

Leize bandak kantu zaharrak birgrabatu ditu

Gipuzkoako Leize heavy rock taldeak bizi duen "bolada ona" aprobetxatu nahi izan du kantu zaharrak egungo laukorearekin birgrabatzeko. Felix Lasak gidatzen duen bandak lau abesti birgrabatu ditu Oihan Lizasoren estudioan, eta pixkanaka horiek aurkeztuko dituzte. Devorando las calles lehen diskokoa da aurkeztu duten aurreneko birgrabazioa: La rueda.

Urte hasieran laukote berria aurkeztu zuten. Gaur egun lau musikari hauek osatzen dute Leize taldea: Felix Lasa (ahotsa eta gitarra), Mikel Lazkano (gitarra), Toño Rodriguez (baxua) eta Ibi Sagarna (bateria). Banda berrituta argitaratu zuten otsailean Deriva diskoa.

Hurrengo kontzertuak