2020/06/03

Lined: "Soulcrifice" diskoaren hirugarren singlea aurkeztu dute

Arrasateko Lined melodeath bandak ekainaren 12an argitaratuko du Soulcrifice diskoa Art Gates Records zigiluarekin. Hamaika kantu izango ditu lanak, eta dagoeneko horietako hiru aurreratu dituzte. Slaves da azkena, eta jarraian duzue entzungai.

Beste bi aurrerapenak ondorengoak dira:

Azala eta kantu zerrenda, berriz, jarraian topatuko dituzue. Warbanner arduratu da diseinuaz.

01. Bad Omen
02. Rotten Society
03. Buried Alive
04. Nowhere To Run
05. Slaves
06. Devil
07. Still Outdated
08. Parasite
09. Betrayed
10. The Reaper
11. Soulcrifice

Diskoa Auryn Studios-etan grabatu, nahastu eta masterizatu dute Tristan Iñiguez musikari zein teknikariaren gidaritzapean.

Gipuzkoako banda 2008an sortu zen, eta bi urtera aurkeztu zuten estreinako diskoa. Gerora, taldeak hainbat musikari aldaketa izan zituen, eta proposamena ere findu dute. Boskotea egongortuta, gaztelaniaz abestetik ingelesera pasa dira. 

Hurrengo kontzertuak