2025/10/01

Lotura bandak 'Ikusezinak' eman ditu argitara

Bizkaiko Lotura taldeak abenduaren 5ean plazaratuko du Terminus (Art Gates Records) bigarren diskoa. Ikusezinak bigarren singlea aurkeztu dute letren bideo batekin.

Aro berri bat abiatu du laukote berrosatuak. Hain zuzen ere, Sebas Limongi (Morphium) bateria jotzailearekin osatu dute banda. Gainerako kideak dira Andoni Ugalde (gitarra), Pablo Bueno (baxua) eta Iker Aginaga (ahotsa). 

Fruizko Gaua estudioan grabatu dute diskoa, Gorka Dresbach ekoizlearen esanetara. Aldiz, Ted Jensen arduratu da masterizazioaz. Urrats esanguratsua izango da beraientzat. Izan ere, ekoizpena eta proposamena indartu dituzte. Metalcore, deathcore eta metal modernoaren eremuan barneratu dira.

Terminus izan zen lehen singlea, eta bideoklipa jarraian ikus dezakezue:

Hurrengo kontzertuak