2025/06/04

Lotura bandak 'Terminus' abestiarekin ekin dio aro berriari

Bizkaiko Lotura taldeak proposamena findu eta aro berri bati hasiera eman dio. Laukote izatera pasatu eta berrosatu ondoren, Terminus abesti berria aurkeztu dute. Metalcore, deathcore eta metal modernoaren eremuan barneratu dira.

Art Gates Records zigiluarekin plazaratuko duten diskoaren aurrerapen singlea da. Jarraian ikus dezakezue bideoklipa:

Kanta berriaz hauxe adierazi dute: "Depresioari eta norbere buruarekiko beldurrari buruz hitz egiten du, baita egoera horrek maite dituenengan eragina izateko aukerari buruz ere, azken finean pertsona horren inguruko gauza onak suntsituz".

Iraupen luzeko bigarren diskoa Fruizko Gaua estudioan grabatu dute. Sebas Limongi (Morphium) bateria jotzaile berriarekin elkartu osteko lehen emaitza da. Gainerako kideak dira Andoni Ugalde (gitarra), Pablo Bueno (baxua) eta Iker Aginaga (ahotsa). 

Orain arte, Automatak izan (Gaua, 2021) diskoa eta Erantzunaren zain (Gaua, 2023) lan laburra plazaratu dituzte. Bigarren diskoaren izenburuaren xehetasunak aurrerago emango dituzte.

Hurrengo kontzertuak