2020/04/11

Lurgorr bandak "Euria" diskoa entzungai jarri du

Balmasedako Lurgorr metal taldeak Euria iraupen luzeko lana aurkeztu du. Hamabi kantu ditu diskoak, eta askotarikoak dira. Hain zuzen, death metal melodikoa, thrash metala eta hardcore doinuak uztartzen dituzte. 

01. Euria
02. Clades Variana
03. Aurpegi Pixelatuak
04. Bohemia (Spálil v ohni)
05. Gamer
06. Eugenesia
07. Leinu Gerrak
08. Psyko
09. Radar
10. Ur Zikina
11. Xake Mate
12. Bardoa

Beraien Bandcamp atarian osorik entzun eta doan jaitsi daiteke. Banda bera eta Jose Fernando Tercero arduratu dira ekoizpenaz. Aldiz, Tercerok egin ditu nahasketak eta masterizazioa. 

Bateria jotzaile bila dabiltza, eta momentuz, lau musikarik osatzen dute taldea: Gurejon (ahotsa), Kepa (baxua), Mikel (gitarra eta programazioa) eta Ander (gitarra).

Hurrengo kontzertuak