2024/02/05

Malevolic makurrek iraupen luzeko lehen lana sareratu dute

Bilboko Malevolic black/thrash metal taldeak Thousand Years of Evolution to Self Destruction lehendabiziko diskoa aurkeztu du. Beraien Bandcamp atarian entzungai jarri dute.

Hamar abesti makur ditu, eta hiruko moduan grabatu zuten, nahiz eta egun bikote gisa ari diren kontzertuak ematen. Hona hemen azala eta abesti zerrenda:

01. Fresh Flesh Steam
02. Crossing Orion
03. Filthy Dance for Evil Spiritis
04. Black Evil Fucking Metal
05. Suicide
06. Stench of Void
07. F.U.C.K. (Fucking Ubearable Countdown Kaleidoscope)
08. Asphyxia
09. Into the Primordial Sickness
10. About the Bless from the Abyss

Esan moduan, bizkaitarren sarean osorik entzungai jarri dute diskoa:

Malevolic banda 2003an sortu zuen Swärm musikariak Bilboko black metal zale batzuekin batera. 2006an lan elkarbanatu batean parte hartu zuten Butronian, Nemesis Occulta eta Wintershadow taldeekin. Bateria egonkor bat topatzeko zailtasunak izan arren, 2009an A Perversion with 666 Whores and 69 Pidgeons maketa kaleratu zuten. Hurrengo hamarkada, 2009. eta 2019. urteen artean, taldekide aldaketa gehiago izan zituzten, baina kontzertuak ematen jarraitu zuten. Azkenik, 2019an Swärmek bateria jotzaile egonkorrago bat topatu zuen: Defiler. Gutxira osatu zuen hirukoa Belfer baxu jotzaileak. Hiruen artean iraupen luzeko lehendabiziko diskoa prestatzen hasi ziren, pandemiak erritmoa zapuztu zuen arte. Azkenik, 2023an estreinako diskoa grabatu zuten, baina Belferrek taldea uztea erabaki zuen. Horrela, bikote gisa egin dute aurrera Swärm abeslari eta gitarristak eta Defiler bateria jotzaileak.

Hurrengo kontzertuak