2019/06/21

Mandragora Negra taldeak "El Baul de Metal" bertsio bilduma kaleratu du

Irungo Mandragora Negra bandak gaztelaniazko heavy metala omentzeko bilduma argitaratu du. El Baul de Metal diskoan Espainia,  Euskal Herria zein Argentinako talde ezagunen 10 kanturen moldaketa jaso dituzte. Hala nola, Sangre Azul, Medina Azahara, Angeles del Infiermo, Muro, Saratoga, Jupiter, Rata Blanca, Thor, Triton eta Baron Rojo banden abesti banaren bertsioa. 

100 ale baino ez dituzte argitaratu, eta baten bat eskuratu nahi duenak azkar ibili beharko du. Bestalde, gipuzkoarrak abesti propioez osaturiko disko berria prestatzen ari dira. Horretarako, musikarien artean aldaketa ugari eman dira. 

Hurrengo kontzertuak