2022/11/21

Meliora bandak "Aethereus" lehen diskoa kaleratuko du

Zizurkilgo Meliora hard rock taldeak azaroaren 25ean argitaratuko du Aethereus estreinako diskoa. Mutrikuko AME estudioetan grabatu dute Axular Arizmendirekin.

Azala eta kantu zerrenda jarraian ikus ditzakezue:

01. Corvus
02. Ardi beltza
03. Feel the heat
04. Galdutako hura
05. Eutsi!
06. You
07. Insidiae
08. For the kingdoms blood
09. Pello Errotaria

Abestietako bi dagoeneko entzungai jarri zituzten:

Meliora - For the kingdoms blood

Meliora - Pello Errotaria

Laukotea 2018. urte bukaeran sortu zen. Iñaki Mujika (ahotsa eta gitarra), Markel Galarraga (gitarra), Jokin Iraola (baxua) eta Ivan Ropero (bateria) dira musikariak. Estilo aldetik rocka, hard rocka eta heavy metala jorratzen dute. Beraiek aitortu dutenez, Su Ta Gar, SOD, Scorpions, Ghost, Airbourne eta Motörhead taldeen zaleak dira.

Hurrengo kontzertuak