Zizurkilgo Meliora metal taldeak Utopia lan berria kaleratuko du ostiralean, irailaren 5ean. Hori dela eta, Itsu hirugarren eta azken aurrerapena aurkeztu dute. Plataforma digitaletan entzungai jarri dute; disko osoa, berriz, irailaren 18an.
Bigarren diskoak hamabi abesti izango ditu, eta Mutrikuko AME estudioetan grabatu dute. Azala, berriz, Vlad McNeally (Kallisti Design) artistak egin du. Jarraian ikus dezakezue kanta zerrendarekin batera:
01. Kiri
02. Lokarturiko arimak
03. Zu gabe
04. Deabruak
05. Planeta suntsitua
06. Hypnos
07. Utopia
08. Akuriaren dilema
09. Black butterflies
10. Birjaio
11. Itsu
12. Aurrera goaz
Beste bi aurrerapenak ere segidan topatuko dituzue:
Meliora - Utopia (Killus taldeko Javi Ssagittar abeslariaren partaidetzarekin)
Meliora - Lokarturiko arimak
Aipaturikoa ez da izango kolaborazio bakarra. Zigor DZ (Esne Beltza, Onkixin) musika jartzaileak ere parte hartu du diskoan.
Musikari hauek osatzen dute Meliora laukotea: Iñaki Mujika (ahotsa eta gitarra), Markel Galarraga (gitarra), Jokin Iraola (baxua) eta Ivan Ropero (bateria).