2025/07/18

Meliora bandak izenburuaren kanta estreinatu du

Zizurkilgo Meliora laukoteak irailaren 5ean argitaratuko du Utopia bigarren diskoa. Hain zuzen ere, izenburu bera duen singlea aurkeztu dute, luxuzko kolaborazio batekin: Javi Ssagittar (Killus). Metala, hardcorea eta sintetizadore industrialak uztartu dituzte euskaraz zein ingelesez.

Lan berria hamabi abestikoa izango da, eta Mutrikuko AME estudioetan grabatu dute. Azala, berriz, Vlad McNeally (Kallisti Design) artistak egin du. Jarraian ikus dezakezue kanta zerrendarekin batera:

01. Kiri
02. Lokarturiko arimak
03. Zu gabe
04. Deabruak
05. Planeta suntsitua
06. Hypnos
07. Utopia
08. Akuriaren dilema
09. Black butterflies
10. Birjaio
11. Itsu
12. Aurrera goaz

Lokarturiko arimak izan zen aurreneko singlea, eta segidan ikusgai duzue bideoklipa.

Killus taldeko abeslariarekin batera, Zigor DZ (Esne Beltza, Onkixin) musika jartzaileak ere parte hartu du diskoan. 

Meliora banda 2018. urte bukaeran sortu zuten, eta lau musikari hauek osatzen dute: Iñaki Mujika (ahotsa eta gitarra), Markel Galarraga (gitarra), Jokin Iraola (baxua) eta Ivan Ropero (bateria).

Hurrengo kontzertuak