2025/06/18

Meliora taldeak 'Lokarturiko arimak' singlea estreinatu du

Zizurkilgo Meliora bandak Utopia disko berriaren lehen singlea sareratu du bideoklip baten bidez. Lokarturiko arimak da hautaturiko aurrerapena, eta jarraian ikus dezakezue bideoa.

Laukoteak irailaren 5ean argitaratuko du iraupen luzeko bigarren lana. Hamabi abesti izango ditu, eta Mutrikuko AME estudioetan grabatu dute.

Hona hemen Vlad McNeally (Kallisti Design) artistak egindako azala eta kanta zerrenda:

01. Kiri
02. Lokarturiko arimak
03. Zu gabe
04. Deabruak
05. Planeta suntsitua
06. Hypnos
07. Utopia
08. Akuriaren dilema
09. Black butterflies
10. Birjaio
11. Itsu
12. Aurrera goaz

Bi gonbidatu esanguratsuk parte hartu dute gipuzkoarren disko berrian: Javi Ssagittar (Killus) eta Zigor DZ (Esne Beltza, Onkixin).

Aethereus estreinako diskoa 2022an plazaratu zuten, eta orduko proposamena hard rockaren, heavy metalaren eta bestelako eraginen arteko nahasketa zen. Bigarren diskoari begira, berriz, laukoteak eboluzio nabarmena izan du. 

Meliora banda 2018. urte bukaeran sortu zuten, eta lau musikari hauek osatzen dute: Iñaki Mujika (ahotsa eta gitarra), Markel Galarraga (gitarra), Jokin Iraola (baxua) eta Ivan Ropero (bateria).

Hurrengo kontzertuak