Zizurkilgo Meliora taldeak irailaren 5ean argitaratuko du Utopia bigarren diskoa. Hamabi abestiko lana Mutrikuko AME estudioetan grabatu dute, beste behin ere.
Hona hemen Vlad McNeally (Kallisti Design) artistak egindako azala eta kanta zerrenda:
01. Kiri
02. Lokarturiko arimak
03. Zu gabe
04. Deabruak
05. Planeta suntsitua
06. Hypnos
07. Utopia
08. Akuriaren dilema
09. Black butterflies
10. Birjaio
11. Itsu
12. Aurrera goaz
Bi gonbidatu esanguratsuk parte hartu dute gipuzkoarren disko berrian: Javi Ssagittar (Killus) eta Zigor DZ (Esne Beltza, Onkixin).
Aethereus estreinako diskoa 2022an plazaratu zuten, eta orduko proposamena hard rockaren, heavy metalaren eta bestelako eraginen arteko nahasketa zen.
Dena dela, badirudi laukoteak eboluzionatu egin duela. Laster erakutsiko dute lan berriaren laginen bat.
Meliora banda 2018. urte bukaeran sortu zuten Iñaki Mujika (ahotsa eta gitarra), Markel Galarraga (gitarra), Jokin Iraola (baxua) eta Ivan Ropero (bateria) musikariek.