2018/01/16

Meltdown bandak lehen diskoa aterako du martxoan

Hernaniko Meltdown hardcore/metal taldeak From This Day To The Grave estreinako diskoa argitaratuko du martxoaren 16an Art Gates Records zigiluaren bitartez.

Andoainen grabatu dute lana Alvaro Remacharekin (Materia), eta grabazio, nahasketa eta masterizazioa prozesua Madrilgo The Metal Factory Studios-etan bukatu dute Alex Capparekin.

Hamar abesti ditu diskoak eta hiru kolaborazio; Rober (Bellako), Flo (LANDMVRKS) eta Gartxot (Madeleine) abeslariena.

Hona hemen Ivan Santiago Bravok diseinaturiko azala eta abesti zerrenda: 

01. Rip Out My Eyes
02. Just Run
03. Titans
04. Love is Rage
05. F.I.R.E.
06. Death Is A Promise
07. Museo Ibiltaria
08. Underdogs
09. Black and Cold
10. Poison Cliff

Hurrengo kontzertuak