2018/03/16

Meltdown: "From This Day To The Grave" osorik entzungai

Hernaniko Meltdown hardcore/metal taldeak iraupen luzeko lehen diskoa argitaratu du: From This Day To The Grave (Art Gates Records). Beherago osorik entzun dezakezue.

Ondorengo mezua konpartitu du boskoteak sare sozialetan:

"Sakrifizioz, oztopoz, malkoz eta esfortzuz betetako urte bat, baina baita ilusioz, poztasunez eta momentu ahaztezinez beteriko urte bat. "From This Day To The Grave" honen guztiaren laburpena da, eta espero dugu zuen buruak ere bertan islatuta ikustea; gure garaipen handiena izango litzake. Orain dena berriro hasiko da, baina hau jada betirako da.

Bittor, Julen, Julen, Mikel eta Pablo".

Hurrengo kontzertuak