2022/05/30

Midnight Road bandak uztailean argitaratuko du "Ready for the Fight" diskoa

Bizkaiko Midnight Road hard rock taldeak Wormholedeath zigiluarekin sinatu du, eta uztailaren 15ean plazaratuko dute Ready for the Fight bigarren diskoa. Urdulizko Tio Pete estudioan grabatu dute diskoa, Beard Studios-en ekoizpenarekin. Azala, berriz, Meri Cris Arregik egin du, eta jarraian ikus dezakezue kantu zerrendarekin batera:

01. Ready For The Fight
02. Voodoo Queen
03. Road To Death
04. Red Lips
05. Dirty Tricks
06. When You Smile
07. Welcome To The Revolution
08. Get Your Way
09. Face To Face
10. Back In Town

Bost musikarik osatzen dute banda: Jon (ahotsa), Josu (gitarra), Iñigo (gitarra), Jose (baxua) eta Jambo (bateria). Thin Lines estreinako diskoa 2010ean argitaratu zuten, eta ordutik kontzertuak eman dituzten arren, denbora asko daramate kantu berririk aurkeztu gabe.

Hurrengo kontzertuak