2019/03/16

Minerva bandak lehen bideoklipa aurkeztu du

Gasteizko Minerva metalcore taldeak Our Final Fight abestiaren bideoklipa aurkeztu du. Beraien lehendabizikoa da. Cursed estreinako EPkoa da abestia, eta berriz nahastu du Javi Pererak. Bideoa, berriz, Ander Shinovak egin du. 

Apirilaren 6an kontzertu berezia eskainiko du arabarrek. Ugart abeslariaren azken emanaldia izango da. Ordutik aurrera, ordezkoa topatu beharko dute. Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango da kontzertua Childrain eta Fears Away bandekin batera. 

Hurrengo kontzertuak