2021/10/01

Mise en Abyme bandak gitarrista berria aurkeztu du

Gipuzkoako Mise en Abyme prog metal taldeak hirukoa osatu du. Andoni Sudupe gitarrista azpeitiarrak hartu du aurrez banda utzi zuen Jon Zubiarren lekua. Ander Cenitagoya bateriak eta Aitor Suarez gitarristak osatzen dute taldea.

Urriaren 22an taula gainera itzuliko dira hirukoa berrosatuta. Uckaia eta Withredd bandekin batera ariko dira Portugaleteko Groove aretoan.

Emergence lehen lan laburra 2019ko udan plazaratu zuten. Maila oneko bost abesti instrumental ditu. Lanaren iruzkina topatu dezakezue gure webguneko Kritikak atalean.

Hurrengo kontzertuak