2019/07/11

Mise en Abyme hirukoak prest du "Emergence" estreinakoa

Eibarko Mise en Abyme taldeak Emergence izena jarri dio estreinako EP laburrari. Bost abesti izango ditu, eta hemen duzue Inmsomnia artistak egindako azala.

Lanari izena ematen dion abestia, berriz, jarraian duzue entzungai.

Hiru musikarik osatzen dute banda eta rock zein metal progresiboa jorratzen dute. Proposamena hobeto ezagutzeko iaz Bilbo Hiria musika lehiaketan eskainitako kontzertua ikus dezakezue jarraian.

Hurrengo kontzertuak