
Bilboko Errekalde auzoko Molykote death metal bandak aurreneko maketa sareratu du. 1980ko eta 1990eko hamarkadetako muturreko metala omendu nahi dute, agerian utziz Bolt Thrower, Rippikoulu eta Hellhammer gisako taldeak gustuko dituztela.
Hiru abestiko lana hitz hauekin aurkeztu dute: "Gudako makinaria astunak, aurreko mendeko sorkuntza mekaniko koipetsuak eta altzairuzko tramankulu erdoilduak goraipatzen dira euskara hutsean".
Une honetan, zortzi kantako iraupen luzeko diskoa ontzen ari dira estudioan.
Cult Of Misery bandako hiru kideren bortizkeria paraleloa da: Aitzol (ahotsak eta baxua), Iñako (gitarra) eta Jebo (bateria).
Urriaren 31n, Añorgako gaztetxean ariko dira zuzenean Abhorrence Execration frantziarrekin eta Sons of Decay gipuzkoarrekin.