2020/02/28

Mørgue taldeak prest du "Rigor Mortis" lan laburra

Bidasoako Mørgue thrashcore bandak martxoa bukaeran argitaratuko du Rigor Mortis lehendabiziko lan laburra. Hondarribiko Psilocyben grabatu eta nahastu dituzte kantuak Mikel Iturriaren gidaritzapean. Hona hemen EParen azala eta errepertorioa:

01. Solo Los Vivos
02. Sin Dios
03. Itzalak
04. Deten
05. Sobreviven Para Matar

Duela urte batzuk sortu zen taldea, eta kideen lan kontuengatik ez dituzte kontzertu asko eman. Lau musikarik osatzen dute banda: Ramon (ahotsa), Arkaitz (baxua), Iñigo (gitarra) eta Ibai (bateria).

Hurrengo kontzertuak