2021/07/06

Mosh bandak irailean argitaratuko du "Vértigo" diskoa

Nafarroako Mosh metal bandak Vértigo hirugarren diskoa argitaratuko du irailaren 10ean, Maldito Records diskoetxearekin. Hamar abesti izango ditu, eta Madrilgo The Metal Factory Studios-etan grabatu dute Alex Cappa eta Pablo Rousselon ekoizleen gidaritzapean. Azala, berriz, Guillem Bosch artistak egin du.

Horrez gain, dagoeneko hiru kantu aurreratu dituzte:

Mosh - No Busques Problemas

Mosh - Tiembla El Destino

Mosh - Viejos Perros

Boskoteak hiru lan plazaratu ditu orain arte: Con el agua al cuello (EP, Maldito Records, 2014), Impune (CD, Maldito Records, 2015) eta El filo (CD, Maldito Records, 2017). Horietan guztietan, metala, rocka eta hardcorearen arteko nahasketa jorratu dute, eta lan berrian ere bide beretik jarraituko dutela dirudi. Aldiz, banda Iñaki (ahotsa), Bruntxo (gitarra), Gorka (gitarra eta koroak), Diego (baxua) eta Jorge (bateria) musikariek osatzen dute.

Hurrengo kontzertuak