2017/10/24

Mosh taldeak 'El Filo' lan berria aurkeztuko du

Azkoiengo Mosh bandak azaroaren 3an aterako du El Filo bigarren diskoa Maldito Records diskoetxearekin. Rock eta metalaren bidetik jarraitzen dute nafarrek, eta diskoko hamar kantu bortitzak Madrilgo The Metal Factory (Dawn Of The Maya, Vita Imana, Hamlet) estudioetan grabatu dituzte Alex Cappa teknikariarekin. 

Lan berriaren aurkezpen kontzertua azaroaren 4ean egingo dute Tafallako Informal aretoan. Hibakusha nafarrekin batera ariko dira zuzenean.

Hemen duzue aurrerapen abestiaren bideoklipa:

Mosh - El Salto

Hurrengo kontzertuak