2024/02/15

Ms. Missery taldeak 'The Suicide Of Butterflies' lana plazaratu du

Portugaleteko Ms. Missery alt rock/metal bandak The Suicide Of Butterflies EP laburra argitaratu du. Osorik entzungai jarri dute plataforma digitaletan.

Aldiz, otsailaren 23tik aurrera eskuratu ahalko da formatu fisikoan. Hain zuzen ere, egun horretan aurkeztuko dute Groove aretoan Kruddö talde gonbidatuarekin batera.

Grabazio lanak bi estudiotan egin dituzte. Gitarrak, baxua eta samplerrak Dead In Container Entertainment estudioetan grabatu zituzten. Bateria eta ahotsak, berriz, Asuako Chromaticity Studios-etan.

Azala Jon Ander Nane taldekideak egin du, eta jarraian ikus dezakezue kanta zerrendarekin batera.

01. Hey Men. Amen!!
02. Get out Alive
03. Vain Pride
04. Things That Worth The Pain
05. Holy Sinners, Wicked Saints
06. Alley Oop

Ms. Missery beste hainbat taldetan ibilitako musikariek sortu zuten. Hala nola, Sholl, Menthe, Jane Doe, Cheel Ghar eta Victor Squalos Show. Lau musikarik osatzen dute: Jon Ander Nane Lopez (gitarra eta programazioak), Jose Antonio Mogo Mogollon (bateria), Asier Castro (baxua) eta Ibon Saez (ahotsa).

Hurrengo kontzertuak