2018/10/11

Muted bandak "Krisis 4.0" diskoa argitaratuko du

Abadiñoko Muted taldeak Krisis 4.0 laugarren diskoa argitaratuko du. Zortzi kantu izango ditu, eta horietako hiru dagoeneko aurreratu dituzte: Ez Du Balio, Mezua eta 10.000 Minutu.

Sare sozialen bidez eman dute albistearen berri, eta lanaren azala ere aurkeztu dute:

"Abesti berriak sortzen hasi eta urte bat geroago, hemen gaude lan hau aurkezten. Esfortzu askoko lana izan da, baina inoiz baino gustorago egindakoa, ideia mordoak atera dira eta azkenik 8 perla kaleratuko ditugu. Lokalean landuak, mimo eta xehetasun guztiarekin eginak. Zuek ere gustokoak izatea espero dugu, baina ala ez bada, trankil... egiten asko disfrutatu dugu eta, ez dugu ezer gehiagorik behar".

Duela aste batzuk 10.000 Minutu abestiaren bideoklipa sareratu zuten. Aitor Gorosabel Su Ta Gar taldeko abeslari eta gitarrak parte hartu du.

Aurretik beste bi kantu aurreratu zituzten. Mezua izenekoan Aiora Renteria Zea Mayseko abeslariak parte hartu du.

Dena dela, aurkeztu zuten lehena Ez Du Balio izan zen.

Abadiñoko banda iaz elkartu zen, zazpi urteko etenaren ondoren. Aitzol Maiztegi abeslari orijinalarekin batera, hasierako musikariek bat egin zuten berriz ere. Entsegu lokalean elkartu eta taula gainera ere itzuli ziren. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskainitako kontzertuak bultzada berezia eman zion taldeari.

Hurrengo kontzertuak