2018/05/05

Muted taldeak aro berriko lehen abestia aurkeztu du

Abadiñoko Muted nu metal banda iaz elkartu zen, zazpi urteko etenaren ostean. Aitzol Maiztegi abeslari orijinalarekin batera, hasierako musikariek bat egin zuten berriz ere. Kontzertuak eskaini eta kantu berriak egiteko asmoa agertu zuten. Horrela, laugarren diskoaren aurrerapena iritsi da. Mezua abestia aurkeztu dute Aiora Renteria (Zea Mays) abeslariaren kolaborazioarekin:

Itzulerak badu bere anekdota. Taldekide batek kontzertu zahar baten irudia igo zuen sare sozialetara, eta berriz jotzeagatik ordainduko zukeela idatzi zuen. Minutu gutxira Whatsapp taldetxo bat sortu eta bandaren aro berria abiatu zen. Itzulera kontzertua Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskaini zuten, pasa den urteko ekainean.

Bizkaitarrek hiru disko argitaratu dituzte beraien ibilbidean: Sarean (Oihuka, 2005), Sena (Baga Biga, 2007) eta Inox (Baga Biga, 2009).

Hurrengo kontzertuak