
Euskal Herriko NaizPresidente thrashcore/stoner taldeak urriaren 12an argitaratuko du lehendabiziko diskoa. Cosmic Tentacles Studiok egindako azala eta abesti zerrenda aurkeztu dituzte:

01. Presidente izan nahi dut
02. Ni naiz Moises
03. Emaidazu orfidal
04. Ke bonba bat
05. Extremeños terror
06. Lanian, lanian
07. Zenbakiak baino ez
08. Ez gaituzte maite
09. Poltergoitiest
10. Lapurrak!
Era berean, Ez gaituzte maite kanta entzungai jarri dute. Ekaitz B. Azpeitia (Hostoak) abeslariak parte hartu du.
Aurretik, beste single bat aurreratu zuten: Emaidazu orfidal.
Pasai Donibaneko NaizRoxa eta Gasteizko Vice Presidentes taldetan ibilitako hiru musikariren abentura berria da: Iñaki Altolagirre Matxet (ahotsa), Oskar Conde Kanda (gitarra eta ahotsa) eta Iban Goikoetxea (bateria). Estreinako diskoa Oiartzungo Lezoti estudioan grabatu dute JManu laugarren "kide" eta teknikariaren gidaritzapean.