2018/10/15

Nakkiga bandaren lan berriko xehetasunak

Amurrioko Nakkiga black metal taldeak azaroan aterako du Agurraren Harkaitza laugarren diskoa. Segi abesti izango ditu eta diseinuaz Naroa Etxebarria artista arduratu da. Azala eta kantu zerrenda jarraian ikus ditzakezue:

01. Dagon
02. Beltxargararen Azken Hegaldia
03. Agurraren Harkaitza
04. Akelarreen Itzulera
05. Aranekoarriko Arrangura
06. Etsipenaren Bidetik

Aurrerapen moduko bat ere entzun daiteke:

Bi formatutan aterako dute arabarren lan berria. CDaren argitalpenaz hiru zigilu arduratuko dira: Darkwoods, Vertebrae eta Damnatio Ad Bestias. Biniloaren edizioa, berriz, Spitako Productions eta Vertebrae zigiluekin egingo dute.

Hurrengo kontzertuak