2023/03/02

Nakkiga eta Arde bandek lan elkarbanatu bat argitaratuko dute

Amurrioko Nakkiga black metal taldeak bere ibilbideko seigarren lan elkarbanatua plazaratuko du martxoaren 10ean. Oraingoan, Alemaniako Arde bandarekin konpartituko du lau abestiko lana. BreathSunBoneBlood zigilua arduratu da 300 aleko argitalpenaz.

Hona hemen azala eta abesti zerrenda:

01. Nakkiga - Denbora
02. Nakkiga - Æroak
03. Nakkiga - Errautsak
04. Arde - Basalarr

Zigiluak honela aurkeztu du arabarren ekarpena: "Nakkigaren hiru arrasto kontzeptualekin abiatzen da lana, denboraren sorrera eta iragaiteari buruz, kaos primitibotik etorkizuneko errautsetara. Hau da black metala bere soinurik ederrenean, entzulea itotzen, taupada itogarriekin eta gitarra biltzearen amaiera amorratuarekin. Kantuak lehertu egiten dira, etsi-etsian, kantuak kaos hutsean lehertuko balira bezala, beren mezua azkarrago edo premiazkoago bidaliz gero. Basatia, iluna eta ederra".

Lehen abestia entzungai jarri dute sarean:

Hurrengo kontzertuak