2024/01/19

Nakkiga taldeak 'Barneko Beldurra' laugarren diskoa plazaratuko du

Amurrioko Nakkiga black metal bandak urtarrilaren 27an kaleratuko du Barneko Beldurra (Spitako Productions) lan berria. Arabarren ibilbideko bosgarren iraupen luzeko diskoa izango da.

Zortzi abestiko lana Spitako Studios-etan grabatu dute azken hilabeteotan. Aldiz, Rhibem abeslariak nahastu eta masterizatu du.

Azala, berriz, Sparganum bikiek egin dute. Jarraian ikus dezakezue kanta zerrendarekin batera:

01. Ireki Behar Ez Diren Ateak
02. Gau Harriztatua
03. Errege Beltza
04. Adimen Bortxatuak
05. Saldukeriaren Zaporea
06. Etsipenaren Ardo Garratza
07. Arpa Abeslariaren Ganbara
08. Gurpilan Isolaturik

Diskoaren laburpen bideo bat sareratu dute:

Nakkiga taldea hiru musikarik osatzen dute: Arghura (gitarra, baxua, teklatuak eta ahotsak), Oindurth (bateria eta ahotsak) eta Rhibem (ahotsa).

Hurrengo kontzertuak