Gasteizko NameOff metal bandak Berpizte bigarren diskoaren kantak aurreratzen hasi da. Guztira, zortzi izango ditu, eta Siempre mejor callar bigarren singlea estreinatu dute bideoklip batekin.
Laukoteakn honela aurkeztu du abestia: "Borroka bat zeure buruarekin. Ahoa ez irekitzea hobe dela jakitea. Esaten duzun guztia zure kontra erabiliko da. Eta akaso arrazoirik ez daukazu. Baina barrutik erretzen zara, eta ez dakizu ahoa itxita edukitzeko gai izango zaren".
Lan berria iaz grabatu zuten Gasteizko Silverstars Studios-etan Iker Bengoaren gidaritzapean.
Gu errudun izan zen lehendabiziko singlea, eta hau ere bideoklip batekin plazaratu zuten.
Lau musikarik osatzen dute NameOff banda: Sergio Sesi (ahotsa), Sergio Quijano (gitarra), Dani Landa (bateria) eta Jon Aginako (baxua).