2021/12/07

NameOff taldeak "Kenopsia" lehen diskoa zuzenean aurkezten jarraituko du

Gasteizko NameOff bandak abuztuan plazaratu zuen Kenopsia lehendabiziko diskoa. Jorratzen duten musika askotarikoa da, baina hiru osagaiak rocka, metala eta hardcorea direla esan daiteke. Zazpi abestiko lana Gasteizko Silverstars Studios-etan grabatu zuten Iker Bengoarekin. Hona hemen Odio kantuaren bideoklipa.

Irailean egin zuzen aurkezpen kontzertua, eta zuzenekoak emateko gogotsu jarraitzen dute. Abenduaren 17an Amurrioko Burubio aretoan ariko dira Knives eta Lotura taldeekin batera. Aldiz, martxoaren 26an Gasteizko Helldoradon izango dira When Evil Comes eta Herra bandekin batera.

Hona hemen Cosmic Tentacles estudioak egindako azala eta abesti zerrenda:

01. Odio
02. Que Te La Sople
03. Mártir Desertor
04. Mágico Elixir
05. Billy
06. 1982
07. Confusión
08. Barcos y Putas
09. Isilik
10. Mi Opinión

Hurrengo kontzertuak