2020/04/06

Nekrocake laukoteak "Sucio Humano" diskoa eskuartean du

Bizkaiko Nekrocake death metal bandak Sucio Humano lehendabiziko diskoa argitaratu duela esan daiteke. Kopiak alarma egoera ezarri baino egun bat lehenago jaso zituzten. Ondorioz, bizi dugun osasun krisia gainditzean hasiko dira diskoaren banaketarekin. Hamar kantu ditu lanak, eta zuzenean grabatu zituzten Ivan Corcuerarekin Grabasonic estudioetan.

01. Sucio Humano
02. 1000 Terrones
03. Nekroizaki
04. Ignorance
05. Hostia Letal
06. Nekrocake
07. Ipar Sentinel
08. Hila
09. Nieticidio
10. Ansar The Killer

Kantu baten animaziozko bideoa ikusgai duzue jarraian. 

Lau musikarik osatzen dute taldea: Swärm baxua (Lúpulo, Malevolic, Wintershadow), Molinëttër bateria (Third World's Mourning ohia), Güssillette gitarra (Sysmo) eta Khän ahotsa (Sysmo).

Hurrengo kontzertuak