2024/02/16

Neriva bueltan da 'Polaridad' disko berriarekin

Bizkaiko Neriva rock/metal taldea lozorrotik atera da No Esperes Más single berria aurkezteko. Polaridad bigarren diskoaren aurrerapena da. Ez dute xehetasun gehiagorik eman.

Conserje del Universok zuzendu du bideoklipa:

Jose Prieto Kasta gitarrista eta abeslariak beste hainbat kiderekin sorturiko proiektua da. Besteak beste, Preach, We Are Standard, Morphium eta Idi Bihotz bandetan ibilitako musikariekin.

2018ean Origen estreinako diskoa plazaratu zuten, hamaika abestikoa, eta plataforma digitaletan entzun dezakezue. Era berean, Cuenta Atrás abestiaren bideoklipa egin zuten.

Hurrengo kontzertuak