2020/10/27

Nessun Dorma taldea bueltan da indarberrituta

Lekeitioko Nessun Dorma metal banda abesti berriak grabatzen ari dira, eta zaharrak birgrabatzeko asmoa dute. Urriaren 16an Tupa-tupa kantu berria aurkeztu zuten, Burrundada Lekeitiko musika elkarteak kaleratuko duen diskorako grabatu zutena.

2009ko apirilean sortu zen taldea, Castro (Mitosia) eta Muni (Lapsus) musikariak elkartu zirenean. Ondoren, eurekin bat egin zuten Iraunek (Lapsus, Nabil) eta Josebak (GAZ Limbo). Laukotea osatuta Chopped in Half lan laburra argitaratu zuten 2010ean. Gaur egun, ondorengo musikariek osatzen dute banda: Joseba (ahotsa), Castro (gitarra eta koroak), Iraun (baxua) eta Markel (bateria).

Hurrengo kontzertuak