2026/09/16

Ni Hil taldeak 'Orba' estreinako lana iragarri du

Gasteizko Ni Hil post metal bandak Orba lehendabiziko diskoa plazaratuko du azaroaren 6an. Urteak zuzenekoak eskaintzen aritu ondoren, "aurkezpen gutun ozena" grabatzeko urratsa egin dutela adierazi dute.

Xanpe arduratu da lanaren masterizazioaz, eta azala Cosmic Tentacles diseinatzaileak egin du. 

Besteak beste, Ikarass, Bones Of Minerva, Santo Rostro eta Voul bandekin aritu da zuzenean.

Ni Hil banda –El Cerdo Grunge da argazkiaren egilea— bost musikari hauek osatzen dute: Eider (ahotsa), Aitzol (gitarra eta ahotsa), Jenko (gitarra), Rulo (baxua) eta Andoni (bateria).

Podcasta

Hurrengo kontzertuak