2021/02/22

Nightivity bandak "Deathsurrection" diskoa entzungai jarri du

Bizkaiko Nightivity metal taldeak iragana berreskuratzea erabaki du. Deathsurrection disko kontzeptualean jaso dituzte 2012tik 2015era bitartean konposaturiko kantuak. Iaz grabatu zituzten Chromaticity Studios-etan, eta orain guztiak entzun daitezke beraien Youtube kanalean.

Txutxi (Ad Eternum, Fullmetal Band) gitarristak eta Gorka (Sacrum ohia) bateriak sortu zuten proiektua 2012an. Gutxira bat egin zuten beraiekin Urtzi (Sacrum ohia) gitarrak, Sheila (VaniShine ohia) abeslariak, Richard (Fullmetal band) abeslariak eta Alvaro baxu jotzaileak. Boskotea Sergio (Fullmetal Band, Ad Eternum) gitarristak osatu zuen. Entsegu lokalean kantuak sortzen aritu ondoren, 2015ean bi kontzertu eman zituzten. Dena dela, askotariko arrazoiengatik musikariak munduko hainbat txokotan sakabanatu ziren, eta uztea erabaki zuten. Urtetako etenaren ostean, eta musikarien arteko distantzia bera izan arren, Urtziri okurritu zitzaion konposaturiko kantuak grabatzea. Horrela, Txutxi, Urtzi, Gorka eta Sheila elkartu ziren, eta Venezuelako Deibys abeslariarekin eta Raul Serrano (Vhäldemar) baxu jotzailearekin osatu zituzten diskoko zazpi kantuak. Dann Hoyos eta Pedro J. Monge gitarristek ere parte hartu zuten.

Hona hemen, lanaren izenburu bera duen abestia:

Hurrengo kontzertuak