2022/01/25

Nightivity: "Deathsurrection" disko fisikoa kaleratu dute

Bizkaiko Nightivity metal taldeak Deathsurrection diskoaren argitalpen fisikoa plazaratu du, eta plataforma guztietan entzungai jarri dute. 2012tik 2015era bitartean konposaturiko kantuak dira, eta 2020an behar bezala grabatu zituzten Chromaticity Studios-etan.

01. Intro
02. The Curse
03. Annabelle
04. Ouija
05. Deathsurrection
06. Rise Against the Tyrant
07. Take My Hand
08. Forever

Txutxi (Ad Eternum, Fullmetal Band) gitarristak eta Gorka (Sacrum ohia) bateriak sortu zuten proiektua 2012an. Gutxira bat egin zuten beraiekin Urtzi (Sacrum ohia) gitarrak, Sheila (VaniShine ohia) abeslariak, Richard (Fullmetal band) abeslariak eta Alvaro baxu jotzaileak. Boskotea Sergio (Fullmetal Band, Ad Eternum) gitarristak osatu zuen. Entsegu lokalean kantuak sortzen aritu ondoren, 2015ean bi kontzertu eman zituzten. Dena dela, askotariko arrazoiengatik musikariak munduko hainbat txokotan sakabanatu ziren, eta uztea erabaki zuten. Urtetako etenaren ostean, eta musikarien arteko distantzia bera izan arren, Urtziri okurritu zitzaion konposaturiko kantuak grabatzea. Horrela, Txutxi, Urtzi, Gorka eta Sheila elkartu ziren, eta Venezuelako Deibys abeslariarekin eta Raul Serrano (Vhäldemar) baxu jotzailearekin osatu zituzten diskoko zazpi kantuak. Dann Hoyos eta Pedro J. Monge gitarristek ere parte hartu zuten.

Hona hemen, lanaren izenburu bera duen abestia:

Hurrengo kontzertuak