2020/10/28

Nihilrage bandak "Eternal" lan laburra plazaratuko du azaroan

Tuterako Nihilrage death metal taldeak azaroaren 27an argitaratuko du Eternal estreinako EPa. Norothin bandaren errautsetatik jaiotako proiektua da. Lanak bost kantu ditu, eta Alejandro Moreno taldeko kide eta gitarrak ekoiztu, grabatu, nahastu eta masterizatu ditu.

01. Intro
02. Merciless War
03. Born of Weakness
04. Human Waste
05. Eternal Condemnation

Cannibal Corpse, Bloodbath, Opeth, Gojira eta Amon Amarth taldeen jarraitzaileek estimatuko duten musika egiten dute nafarrek. Death metala, black metala eta progresiboa nahasten dituztela adierazi dute. Boskotea ondorengo musikariek osatzen dute: Asier (ahotsa), Alejandro Moreno (gitarra), Max Schwarz (gitarra), Alejandro Ciria (baxua) eta Alex Flaviu (bateria).

Hurrengo kontzertuak