2020/11/28

Nihilrage taldeak azala aldatuta sareratu du "Eternal" lan laburra

Tuterako Nihilrage death metal taldeak sentsazio gazi-gozoareakin aurkeztu du Eternal estreinako EPa. Azken unean, azala aldatu behar izan dute, eta ondorioz, soilik digitalki plazaratu dute.

Aste honen hasieran bandaren lagun batek ohartarazi zien azaleko deabruaren ilustrazioak antzekotasunak zituela Alaric Barca artista estatubatuarraren diseinu batekin. Horiek horrela, nafarrak euren azalaren ilustratzailearekin jarri ziren harremanetan, eta ez zuten erantzun argirik jaso bere aldetik. Gainera, ilustratzaile horrek sare sozialetako kontu guztiak itxi zituen. Ez dute ilustratzailea nor den argitu. Dena dela, azala aldatzea erabaki dute, eta jarraian ikus dezakezue kantu zerrendarekin batera.

01. Intro
02. Merciless War
03. Born of Weakness
04. Human Waste
05. Eternal Condemnation

Osorik entzun daiteke taldearen Bandcamp atarian:

Cannibal Corpse, Bloodbath, Opeth, Gojira eta Amon Amarth taldeen jarraitzaileek estimatuko duten musika egiten dute nafarrek. Death metala, black metala eta progresiboa nahasten dituztela adierazi dute. Boskotea ondorengo musikariek osatzen dute: Asier (ahotsa), Alejandro Moreno (gitarra), Max Schwarz (gitarra), Alejandro Ciria (baxua) eta Alex Flaviu (bateria).

Hurrengo kontzertuak