Iruñeko NoisAlive metal taldeak izenbururik gabeko bigarren diskoa kaleratuko du apirilaren 25ean. Hain zuzen ere, egun horretan aurkeztuko dute Krawill tabernan.
Hamar abesti izango ditu lan berriak. Horietatik zortzi dira berriak, eta beste biak beraien maketako eta lehen diskoko moldaketak dira.
Alex San Martin taldekidea arduratu da grabazioaz. Diskoaren azala eta kanta zerrenda, berriz, jarraian ikus ditzakezue:
01. A un millón de millas
02. Sigue tu instinto
03. Escupo en las paredes
04. Lo que hay que tragar
05. La casa de paja
06. Atrápame dentro
07. Un peldaño más
08. Welcome
09. Ni en esta ni en otra vida
10. Vivir o morir
A un millón de millas abestia segidan entzun dezakezue:
Nafarrek 2019an argitaratu zuten Ni en esta ni en otra vida lehendabiziko diskoa.
Gaur egun, lau musikari hauek osatzen dute NoisAlive: Alex San Martin (gitarra eta koroak), Luis Pascual (ahotsa), Javier Sarrias (baxua eta koroak) eta Antonio Cobo (bateria).