Bilboko Nox Larvae groove metal taldeak Eons disko berriaren estreinako singlea aurkeztu du: My Final Act. Juan Cruz Sarlinga (Estampida ohia) musikari argentinarra buru duen proiektuak, bertsioak albo batera utzi ditu doinu propioak eskaintzeko.
Lana Juan Cruz Sarlingak berak grabatu, nahastu eta masterizatu du Bilboko Blue Cave Studios-etan. Bigarren urrats honetan, berriz ere Franco Sarlinga anaia eta gitarrista, eta Lucas Valenzuela abeslaria izan ditu alboan. Biak Estampida ohiak dira ere.
Lehendabiziko diskoa 2023an argitaratu zuten, eta jarraian entzun dezakezue.