2023/07/29

Nox Larvae proiektua aurkeztu dute Sarlinga anaiek

Argentinatik Euskal Herrira etorri, eta Bilbon geratu ziren Juan Cruz eta Franco Sarlinga anaiak. Estampida taldearekin bidea egin dute gurean, eta, orain, Nox Larvae proiektua aurkeztu dute.

Uztailaren 15ean argitaratu zuten plataforma digitaletan iraupen luzeko lehen diskoa. Muturreko metala oinarri duten hamasei abesti ditu. Leandro Cristobal Scampinik egin du azala.

01. Selfsorxism
02. Pull Me Over
03. Shiver
04. Deathswitch
05. 6779
06. Despised
07. But It Did Not
08. High Dome
09. Inner Hatred
10. Unstucked
11. Kings Of Doom
12. Burning Fire
13. Let Them All Inside
14. The Sun Away
15. The Big Lie
16. Nox Larvae

Bilboko Blue Cave Studios-etan grabatu, nahastu eta masterizatu dute. Bestalde, banaketa digitalaz Earache Records diskoetxe ezaguna arduratzen ari da.

Hurrengo kontzertuak