2025/05/27

Nuclear Revenge banda desegitea erabaki dute

Gasteizko Nuclear Revenge black/thrash metal taldeak uztea erabaki du. Ibilbidea behin-behinean eten zutela iragarri zuten, eta, orain, banda desegin dutela jakinarazi dute.

Dani, Mikel eta Palacios taldekideek hartu dute erabakia: "Eskerrik asko proiektu honetan konfiantza izan zuten guztiei eta ibilbidean lagundu diguten taldeei eta antolatzaileei".

2012an azaleratu ziren muturreko doinu makurrak jorratzeko, eta iritsi dira helmugara. Bidean bi maketa, lan elkarbanatu bat, bi disko eta zuzeneko lan bat kaleratu dituzte.

Arabarren musika guztia beraien Bandcamp atarian topatuko duzue. Aldiz, Mayhemic Metal abestia da haien azken emaitza.

Hurrengo kontzertuak